XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Igaroak, joanak, ezpaitu itzulpenik!
ZIMITOIUA (PORTIKUA)Uri guzik dituzte, noski, oroipen aundiko tokiren batzuk, eta Lasarte'k ere ba'du berea: ELIZAKO ZIMITOIUA.
Ai, bere orma edo pareta zarrak itz egin aal'baleie!...
Zenbat eta zenbat gertakun biotz-ukigarri edestuko ezlueke!
Lasarte'arrak txikitan Eliza'ko Zimitoioa zuten, gure aurtzaroan, bigarren jaitetxe.
Etxetik eta Ikastola'tik azke giñan ordu guzitan, antxe izaten bai'giñan!
Gure izate ta gogapen guzik antxe izaten bai'zuten gozapenik atsegiñena!
Gure gurasoak bertako ate aundian lendabizi Kristau eginik Eliz-barruan sartuko ginduezen, ondoren uguts edo bataio santua artzeko; eta ordutik aurrera, zenbat ibildeun edo prozeziotan ibiliak ote-gera bere ate-zar-aundi batetik-bestera...?
Gogoan degu oraindik, nola, Illa'ren irugarren igandean, Jauna agirian zala, kedatz edo insensudun
Eta jai-aundietan, meza-nagusi aurretik ospatu oi-ziran ibildeunekin, nola ez oroitu?
Eta Zimitoio artan bertan, zenbat ildako gurputzei
Eliz-mixioak ere, ots aundikoak izan oi-ziran, gure aurtzaroan Lasarte'n ospatu izaten ziranak; bada uriko biztanle guzietzaz gainera, auzo-urietatik ere, eta batez ere Oria, Zubieta, Usurbil'dik, gizon eta emakumezko talde aundiak etortzen ziran, eta gogoan degu bizardun